Zertarako terapia? Zauri emozionala edo geure buruarekin zein inguruarekin nahasmena eragiten diguten esperientziak jaso, onartu eta gainditzeko beharrezko laguntza eskaintzen dugu. Inguratzen gaituen aldaketa etengabeko sistema honetan porrota aukera berri bat bezala uler dezagun eta ez oztopo bezala.
Guretzat garrantzitsua da norbanakoak bizi dezakeen zailtasun desberdinak jasotzea, bakoitzaren banakotasun ezaugarriak errespetatuz eta aintzat hartuz. Horrela, pertsonaren araberako estrategiak sortu bakoitzak ingurukoekin eta hurbileko sistemekin dituen harremanak ahaztu gabe.
Bikote kideei oztopoak gainditzen, komunikazioa hobetzen eta harremanarekiko elkartasuna eta errespetuaren alde egiten laguntzen die. “Media naranja” mitoaz aldenduz, etengabeko elkartrukean dauden izaki berdingabeen arteko lotura sortzea da helburu (pertsona + pertsona: harremana).
Familia uneoro interakzioan dauden pertsona indibidualez osaturiko talde moduan ulertzen da, kideek bata besteari etengabe eragiten diotelarik, hauetariko baten aldaerak besteengan aldaketak eraginez.
Zertarako terapia?
Zauri emozionala edo geure buruarekin zein inguruarekin nahasmena eragiten diguten esperientziak jaso, onartu eta gainditzeko beharrezko laguntza eskaintzen dugu. Inguratzen gaituen aldaketa etengabeko sistema honetan porrota aukera berri bat bezala uler dezagun eta ez oztopo bezala.
> Psicóloga colegiada: AA-00865