PSIKOLOGIA

Ikuspegi sistemiko batetik, arreta erritmoan, pertsonaren bizi-unean eta bere hurbileko testuinguruarekin duen harremanean jartzen da. Hori esker, ulermen zabalagoa eta aberasgarriagoa lortzen da. 

esquina psicologia

BANAKAKO TERAPIA

Terapiak lagundu diezaguke barruan “nahastuta” dagoena kanpora ateratzen, horrela, kontzienteago izan gaitezke oraingo uneaz, gure oinak dauden tokiaz, gure sostengua, gure sustraiak. Beraz, geure borondatea behar dugu gauden une “nahasitik” irteteko.

* ONLINE AKONPAINAMENDUA EGITEKO AUKERA.

BIKOTE TERAPIA

Bikote-bizitzak desberdintasunak, erronkak eta zailtasunak dakartza, eta horrek bikotearen jarraitasuna arriskuan jar dezake. Kontua ez da errudunak bilatzea, baizik eta elkarrekin etapa berri baterantz aurrera egiteko bidea aurkitzea, besteak beste, intimitatean, komunikazioan, konfiantzan eta errespetuan oinarritutako konpromiso komun bati eutsiz.

FAMILIA TERAPIA

Batzuetan, sintomak edo jokabide problematikoak haur edo neraberen batengan agertzen dira familia-sistemaren barruan. Desoreka emozional horiek pistak eman ohi dizkigute zuzenean artatu gabeko familia-gatazka komun baten inguruan. Beraz, desoreka emozional hori identifikatu ondoren, une egokia izan daiteke sistemako kide guztiak protagonistak diren familia-terapia batera joateko.

AMAIA

AMAIA

ZENTROKO PSIKOLOGOA 

Psikologoa / Terapeuta (Sistemikoa eta Gestalt)

Hitzarekin, harremanarekin, gorputzarekin eta, batez ere, emozioarekin lan egiten dut, pertsona bakoitzaren erritmoa eta urteetan zehar bidelagun izan ditugun erresistentziak errespetatuz.

> Psikologoa: AA-00835

“Munduak denok hausten gaitu, eta gero, batzuk indartsuago bihurtzen dira zati hautsietatik” _ Ernest Hemingway