Ikasketa-hezkuntza prozesua bultzatzea daukagu
helburu nagusi, kasu bakoitzean eragile guztiak kontuan
hartzen ditugu eta eskolako profesionalekin harremanetan
egoteari garrantzi handia ematen diogu.
Jarduera akademikoarekin lotutako gaitasunen balorapena egiten dugu, askotan eskolako zailtasunak gaitasun horien ezaren ondorioak izan daitezke eta.
Ikasleek dituzten arazo akademikoekin laguntzen diegu, bai atzerapen baten ondorioa badira, bai ikasgai batean zailtasunak badaude. Gainera, beste gaitasun batzuk lantzen ditugu, motibazioa, antolatzea, arduratzea eta ikasteko beste baliabideak.
Ume bakoitzak bere ikasteko era dauka eta horregatik beti moldatzen dut nire lana umeak aurreratzen eta zailtasunak gainditzen laguntzeko. Lehenengoz balorapena egiten dugu, zein diren alde onenak eta non dauden zailtasunak ondo jakiteko, eta horrela bere burua ahalik eta gehien garatzeko.