Gorputz eta funtzio psikologikoak bateratzen
dituzten teknika ugariren bidez, persona bakoitzaren
garapena sustatzen dugu, bai emozionalki,
bai kognitiboki, potentzialtasunak azalarazteko.
Txikientzako zerbitzua da (0-9 urte inguru), haien beharretara(-ko ez da beharrezkoa) egokitutako gunea aurkitzen dute eta ingurumen hobeezin honek gaitasunak garatzea baimentzen die; horrekin batera emozionalki eta pertsonalki haztea ere bultzatzen du.
Garapen zailtasunak dituzten umeentzat bereziki bideratuta dago, hau da, helburu terapeutikoak behar dituztenei. Inguru hau onuragarria da haientzat, pizkanaka beren zailtasunei aurre egiten ikasten dutelako.
Psikomotrizitate gelan jolas libreen bidez gorputza eta emozioak bateratzen dira eta horrela umeen garapena sustatzen da. Gainera, familientzat libre egoteko eta bere burua adierazteko leku oso ona da, haiek izateko eta egoteko lekua.