PSIKOLOGIA

Gure helburua da emozionalki edota

psikologigoki min egiten diguten arazoak

gainditzeko estrategia berriak irakastea.

esquina psicologia

PSIKOTERAPIA

Hasieran prozesu diagnostikoa ezinbestekoa da eta, hortik aurrera, kasu bakoitzeko helburu terapeutikoak ezartzea, bereziki kasu hauetan:

 

  • Neuro-garapen eta ikasketa nahasketak (TEA, TDAH, minusbaliotasuna…)
  • Elikadura nahasteak
  • Kanporatze nahasteak (eneuresia, enkopresia)
  • Portaera arazoak (agresibitatea, loa, mugak, gaitasun sozialak…)
  • Arazo emozionalak (antsietatea, beldurrak, autoerregulazioa…)

 

FAMILIENTZAKO LAGUNTZA

Guretzat ezinbestekoa da senideek tratamenduan parte hartzea, eta haiekin ere saioak izatea. Horrela, ikuspuntu zehatzagoa lortu dezakegu eta horrekin batera lorpen handiagoa ere bai.

 

Gainera, familiarekin terapia egiteko aukera ere badago, batez ere etxeko egoera oso zaila denean.

MAITEA ZERBITZUA

TEA-Trastorno Espectro Autista- diagnostikoa duten umeen familientzat bideratuta dago bereziki, sarritan haien gaitasunak gainditzen dituzten egoerei aurre egin behar baitiete.

 

Horregatik, kasu horietan etxean bertan terapia egiteko aukera ere badago.

ANDREA

ANDREA

PSIKOLOGOA

Haurtzaroa garai oso garrantzitsua da, etorkizunerako garapen-oinarriak ezartzen direlako. Gure bidearen hasiera da, pausuak ematen ikasi behar dugun momentua. Horretarako, gure gaitasunak garatu behar ditugu gero aurkituko ditugun aldapeei edota beheraldiei aurre egiteko.

> Psicóloga colegiada: AA-00802

““Ikuspegi integratzailea daukagu oinarri, familien parte hartzea bultzatzen dugu.”.